martes, 5 de noviembre de 2013

Proiektuak1.3.2-Logela (Mikel Bellido)

Logela

Logelarekiko denbora guztian zehar gauza bakarra euki dut kontuan: Argia. Argiak inportantzia handia euki du lan honetan, bizitasuna ematen diolako logelari.
 Leiho asko jarri nituen logelan oso argitsua izan zedin logela, eta muebleen baldak horizontalean jarriz lortzen nuen argitasuna ondo sartzea logela osoan zehar.
 Logela hiru zatitan dago banatua: lo egiteko lekua, komuna eta ikasteko lekua.
 Hirurak daude leihoekin jarrita, hauek guztiak bentilatuak izateko eta argitzeko.














Logela osoko lekuak ondo argiztaturik daude, bat izan ezik, komunaren atearen ezkerraldean dagoen armairua, bertan baitago, bigarren fondo baten, "kaja fuertea".





martes, 15 de octubre de 2013

Proiektuak1.2-Txabola (Mikel Bellido)






















Proiektu honetan zurezko txabola bat egin behar genuen, 10 metro karratuko azalera zeukana eta baso baterako egokitua.









Hasiera baten estruktura finko bat egin behar zen, baina bi arazo zeuden: Zurarekin eraikin finkoak egitea zaila zen eta gainera kontuan hartu behar zen lurreko urak egiten duen usteldura zuran. Bi arazo hauen aurrean erabaki nuen estruktura oso gogorra izan behar zela eta zortzi hanka txiki egin behar nituela urari geldiarazteko.
               Maketa eraiki nuen hasiera baten iltzeak erabiliz, baina iltzeak ez ziren oso estableak eta kola erabiltzea erabaki nuen. Maketa egin eta laister egin nuen bizitzeko lekua, baina teilatua oso txarto egin nuen lehenengoan eta birritan egin behar izan nuen. Teilatua konplikatuagoa zen zeren makil printzipalak zehiarrak ziren eta beste makilekin lotzea zaila izan zen. Leiho pare bat egin nituen etxea iluna ez egotearren eta ate bat pertsonek sar daitezen.

                 Zurarekin jarraitzen badugu, ikusiko dugu maketa askori erresistentzia asko gehitu ahal diogula makilekin lotura onak egitean errefortzatzeko orduan. Adibidez itsazontzi bat egin nahi baduzu ondo aguantatu ahal dituena karga bat zurez egin ahal duzu, adibidean bezala(argazkietan).