domingo, 2 de noviembre de 2014

Esperientzia arkitektonikoa

Lehenengo kurtsokoek bidai bat egin dute historiako klasearekin, baina nola ez naiz beraiekin joan, hango eraikin bat egitea ez zen beharrezkoa, horregatik nahi nuen eraikina hautatu ahal izan dut,
Baina eraikin bat izan beharrean, Duela hiru urte egin nuen bidai baten zenbait argazki erakustea pentsatu dut hoberena zela.


Gaur Berlinera egin nuen bidaiari buruz hitz egingo dizuet


Berlin hiri erraldoi bat da, kultura askorekin nahastuta, hori hiri ederra egiten du nahiz kulturalki nahiz arkitektonikoki. Gaur hemen erakutsiko dizuedan argazkian hango eraikin gutxi batzuk dira, argazki gutxi gorde baititut ordenagailuan, baina jakin dezazuten hango eraikin politenak ez direla agertzen, horregatik uste dut Berlinera joan behar dela gutxienez behin bizitzan, zeharo ikusgarria delako eta asko ikusi eta ikasi ahala duzuelako han.

Agertzen den lehen argazkia, ondo gogoratzen badut, enbajada britanikoko eraikinaren barrukaldea da. Hau bale baten forma duela esaten dute eta nahiko sinbolo arkitektoniko famatua da berlinen.





Hurrengo argazkiak juduei egin zitzaien monumentu batenak dira, beraiek bigarren mundu gerran igaro behar izan zuten esperientziagatik. Esan beharrekoa da monumentu hau etxe bloke baten modukoa dela, hau da, berdina okupatzen duela oinplantan, oin irudikatu buruan zein erraldoia den monumentu hau.






Hurrengo argazkiak hango gaztelu edo palacete batenak dira, berlinen kanpoaldean.






Agertzen diren hurrengo argazkiak Berlinen ondoan zegoen "campo de exterminacion" baten  egin nituen argazki batzuk dira.
 disfruta ezazue eta Berlinera joatea errekomendatzen dut.






















No hay comentarios:

Publicar un comentario